ALBISTEAK

Itziarren Semeak eta Taketeko ordezkariak giro alaia proposatzen digute Ibilaldiaren abestian. Ikastola ondo ezagutzen dute, ikasle ohiak direlako kide gehienak, eta hara eramaten gaituzte, bai bideoan eta baita letraren bitartez ere. Sartu eta gorputza aktibatu gure kantarekin!

Denda onlinen materiala eta arropa salgai

Ez duzula Mungian dugun Ibilaldiko dendatik pasatzeko aukerarik izan? Lasai, on line denda martxan dago jada! 24 orduz zabalik daukazu web-orri honetan! Ibilaldiaren historian lehen aldiz etxetik edo beste edozein tokitik egin ahal izango dituzu erosketak orain! Galduko duzu aukera?

40 minutuko bideo dokumentala prestatu dugu

Ibilaldia hitz batetan definitzea eskatuko bagenizu, zein aukeratuko zenuke? 40 minutuko bideoa prestatu dugu, iritzi ezberdinak bilduz. Larramendi Ikastolarekin zerikusia duten eragileekin eta Mungian ospatutako aurreko Ibilaldian izandakoekin hitz egin dugu guk.

Ikasle ohiak 50. urteurrena ospatzen

Larramendi Ikastolako Ikasle ohien lehen topaketak ezin zuen arrakasta gehiagorik izan. 467 ikasle ohi bildu ziren azaroaren 26an ikastolan. Adin guztietakoak izan ziren bertan eta jai giroa nagusi izan zen. Eta argazkiak ditugu!

TWITTERA