Mungiako denda

Ibilaldiaren denda Mungiako Foruen Plazan aurkitu dezakezu, 2 zenbakia duen lokalean, arkupetan.

Ibilaldia 17 eguna hurbiltzen ari da eta azkeneko hilabete honetan denda egun guztietan zabalduko da, Igandea izan ezik.

Astelehenetik Ostiralara: Goizeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara doa; eta arratsaldekoa 17:00etatik 20:00etara.

Larunbatetan aldiz, goizez, 10:00etatik 14:00etara.

Bertan, Ibilaldiaren inguruan sortutako produktu guztiak aurkituko dituzu.

Pasa zaitez!