URRIAK 14 - 18:00etan EL HOYO

Ibilaldia 2020ren egitarauaren barruan "El hoyo" filma aurkeztuko digu Galder Gaztelu-Urrutia Munitxa zuzendariak berak Elorrioko Arriola aretoan. Ikusle kopurua mugatuta dago eta, beraz, aurretik izena eman beharko duzu galdetegi honen bidez. Izena eman ostean ez duzu besterik egin behar. Ikuskizunera ordua baino lehenago etorri zaitez, apurka-apurka eta distantzia mantenduz sartu ahal izateko.