Aurreko ibilaldiak

1978an egin zen lehenengo Ibilaldia Uribe Kostan eta 1980tik aurrera 100.000 lagun baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten die: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.

2016 - DURANGO

Maiatzaren 29ean, DURANGON, Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek antolatuta, eta "dagigun!" lelopean ospatu zen ibilaldia.

2015 - BILBO

Maiatzaren 31ean, BILBON, Harrobia ikastolak antolatuta, eta "Harro ibili" lelopean ospatu zen ibilaldia.

2014 - GERNIKA-LUMO

Ekainaren 1ean, GERNIKA-LUMON, Seber Altube ikastolak antolatuta, eta "Euskararen Bihozfera" lelopean ospatu zen ibilaldia.

2013 - PORTUGALETE

Maiatzaren 26an, PORTUGALETEN,  Asti-Leku ikastolak antolatuta, eta "Aldapa Leunduz " lelopean ospatu zen ibilaldia.

2012 - TRAPAGARAN

Ekainaren 3an, TRAPAGARAN,  Itxaropena ikastolak antolatuta, eta "Ibipuntuzero" lelopean ospatu zen ibilaldia.

2011 - ONDARROA

Maiatzaren 29an, ONDARROAn, Zubi Zahar eta R. M. Azkue ikastolek antolatuta, eta "Boga!" lelopean ospatu zen ibilaldia partehartzailea.

2010 - BERMEO

Maiatzaren 30ean, BERMEOn, Eleizalde ikastolak antolatuta, eta "Marigoran Kikunbera" lelopean ospatu zen ibilaldia arrakastatsua.

2009 - GALDAKAO

Maiatzaren 31an, GALDAKAOn, Eguzkibegi ikastolak antolatuta, eta "Gerizpetik eguzki begire" lelopean ospatu zen ibilaldia arrakastatsua.

2008 - ZORNOTZA

Maiatzaren 25ean, ZORNOTZAN, Andra Mari ikastolak antolatuta, eta "Amore bi eta..." lelopean ospatu zen ibilaldia.

2007- BALMASEDA

Maiatzaren 20an, BALMASEDAN, Zubi Zaharra ikastolak antolatuta, eta “Geroaren deiadarra” lelopean ospatu zen ibilaldia euritsua.

2006 - ELORRIO

Maiatzaren 28an, ELORRION, Txintxirri ikastolak antolatuta, eta "Batzen gaituena…" lelopean, 100.000 baino gehiago bildu zen.

2005 - DURANGO

Maiatzaren 29an, DURANGON, Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolak antolatuta, eta "emon bostekoa" lelopean, 120.000 pertsona bildu zen.

2004 - LEIOA

Maiatzaren 30ean, LEIOAN, Betiko eta Ander Deuna ikastolak antolatuta, eta "alkarregaz heldu" lelopean, 130.000 pertsona bildu zen.

2003 - LEKEITIO

Maiatzaren 18an, LEKEITION, RM Azkuek eta Zubu Zahar ikastolak antolatuta, eta "dzanga geurera" lelopean, 100.000 pertsona bildu zen.

2002 - GETXO

Maiatzaren 26an, GETXON, San Nikolas Ikastolak antolatuta eta "lotu barik" lelopean, 120.000 pertsona bildu zen.

2001 - BILBO

Maiatzaren 27an, BILBON, Abusu Ikastolak antolatuta eta "Hemen da geroa" lelopean, 120.000 pertsona bildu zen.

2000 - BALMASEDA

Maiatzaren 28an, BALMASEDAN, Zubi Zaharra Ikastolak antolatuta eta "Mendez mende zubiak eraikitzen" lelopean, 100.000 pertsona bildu zen.

1999 - ELORRIO

Ekainaren 6an, ELORRION, Elorrioko Ikastolak ( Durango, Zornotza, Lekeitio eta Ondarroakoen laguntzarekin), "Aro berrian, Ikastolak loran" lelopean, 100.000 pertsona bildu zen.

 

1998 - MUNGIA

Maiatzaren 31an, MUNGIAn, Larramendi Ikastolak antolatuta eta "Erdu Geugaz" lelopean, 100.000 pertsona bildu zen.

1997- LEIOA - GETXO

Maiatzaren 25ean, LEIOA-GETXOn, Betiko Ikastolak antolaturik eta "Beti betiko bizirik" lelopean, 120.000 pertsona bildu zen.

1996 - TRAPAGA

Maiatzaren 26an, TRAPAGAn, Itxaropena Ikastolak antolatuta eta "Barne barnetik" leloa erabiliaz, 100.000 pertsona bertaratu zen.

1995 - SANTURTZI

Ekainaren 6an, SANTURTZIn, Bihotz Gaztea Ikastolak antolaturik, 100.000 pertsona inguratu zen, eta "Sinestezina" leloa izan zuen.

1994 - LA PEÑA

Maiatzaren 29an, LA PEÑA ( Bilbo-Arrigorriaga), ABUSU Ikastolak antolaturik, eta 120.000 pertsona bertaratu ziren. "Bilbon badabil, bada Bilbon zer dabil?" izan zen leloa.

1993 - ONDARROA

Maiatzaren 23an, ONDARROAn, Zubi Zahar eta R.Mª Azkue ikastolek antolaturik, "Adi ibili hadi" lelopean, eta 80.000 pertsona bertaratu ziren.

1992 - DURANGO

Maiatzaren 31n, DURANGO, Kurutziaga Ikastolak antolaturik. "Gure euskara lagun harturik, bihar-etzira hegaz goaz" izan zen leloa, eta 72.000 pertsona bertaratu zen.

1991 - GERNIKA

Ekainaren 2an, GERNIKA, "Ikastola, haustu euskararen oskola" leloa erabiliz. Bertaraturikoen kopurua 35.000 lagun. Gernikako Ikastola biak izan ziren arduradun.

1990 - SOPELA

maiatzaren 27an, SOPELA, "Euskara ala ezkara". Antolaketa Ander Deuna Ikastolak gauzatu zuen, Algorta, Getxoko eta Areeta-Leioako Ikastolen laguntzarekin

1989 - MUSKIZ

Maiatzaren 21ean, MUSKIZ, Muskiz eta Ezkerraldeko Ikastolen ardurapean eta " Euskarak biltzen gaitu" leloa erabiliz.

1988 - BILBO

Maiatzaren 29an, BILBO ( Txurdinaga), " Euskaraz behin betiko". Bilboko Ikastola guztiak, gehi Lauro Ikastola arduradunak.

1987 - ZORNOTZA

Ekainaren 21ean, ZORNOTZA, Andra Mari Ikastolak, Durangaldekoen laguntzarekin (Kurutziaga, Elorrio eta Anaitasuna) eta"Gure gogoa, euskal eskola publikoa" lelopean.

1986 - ARRIGORRIAGA

Irailean, ARRIGORRIAGAn, zonaldeko Ikastolen ardurapean eta "Zirt zart, eskola euskaldun publiko bat" leloarekin.

1985 - BERMEO

BERMEO, Busturia aldeko Ikastolen laguntzarekin, Eleizalde Ikastolak antolatua eta "Kalera, lanera, euskara denera" leloarekin.

1984 - GETXO - BERANGO

Ekainaren 6an GETXO-BERANGO.

1983 - LEKEITIO

Ekainaren 12an, LEKEITIO, "Euskerarik gabeko Euskadi, kresalik gabeko itsasoa" lelopean.

1982 - PORTUGALETE

Maiatzaren 16an, PORTUGALETE.

1981- BILBO

Maiatzean, BILBO.

1980 - DURANGO-ABADIÑO

Udaberrian, DURANGO-ABADIÑO.

1978 - GETXO

Udaberrian, GETXOn ospatu zen lehen IBILALDIA.