Itziarren Semeak eta Taket-ek Ibilaldiaren kanta egin dute

2017ko Ibilaldiak Egunero Alkarregaz leloa aukeratu du. Elkarrekin lan egitera eta egunero ekitera dei egiten digun leloa hain zuzen ere. Eta kantua ere horrela sortua izan da.

Itziarren Semeak talde mungiarrak jarri du musika eta TAKET Bertsolari taldeko kideak diren Mikel Goiriena eta Jone Larrinagak asmatu dute letra. Gehienak, Larramendi Ikastolako ikasle ohiak. Eta Ikastolara joateko ohitura hura berreskuratu dute abesti alai honi letra jartzeko.

Gorputza aktibatu eta dantzan hasteko moduko kantua da, Ibilaldiaren alaitasunaren erakusgarri izan nahi duena.

Hemen duzu letra, eta abestia, gozatu!!!

 

EGUNERO ALKARREGAZ

EGUNERO ALKARREGAZ (bis)

Jarri mingainak hegaz

Eskuak luzatu alkarri

EGUNERO ALKARREGAZ

Oilarrak dabiz kukurrukuka

Herri bat esnatzen

Egunero alkarregaz

Bizkaiganetik egunsentia

Jagole Maddalen

Egunero alkarregaz

Mungia da danontzako kabia!

Mungiara dator ibilaldia!

EGUNERO ALKARREGAZ (bis)

Jarri bihotzak hegaz

Pausuz pausu bultza alkarri

EGUNERO ALKARREGAZ

Tizak mantalak eta baloiak

Batera jolasten

Egunero alkarregaz

Ikastolara gu dangiñoan

Euskaraz amesten

Egunero alkarregaz

Mungia da danontzako kabia!

Mungiara dator ibilaldia!

EGUNERO ALKARREGAZ (bis)

Jarri bihotzak hegaz

Pausuz pausu bultza alkarri

EGUNERO ALKARREGAZ

EGUNERO ALKARREGAZ (bis)

Jarri mingainak hegaz

Eskuak luzatu alkarri

EGUNERO ALKARREGAZ

 

 

FITXA TEKNIKOA

Itziarren Semeak:

Ibon Altuna AHOTSA

Manex Altuna GITARRA ETA AHOTSA

Jebi Ormaza BAXUA

Alain Egiguren BATERIA ETA PERKUSIOA

Ivan Zapata SAXOA

Mizel Zamora TRONPETA

Jonh Caiman TRONBOIA.

Kolaborazio berezia: Rafa Rueda GITARRA

Letra: TAKET Bertsolari taldeko kideak diren Mikel Goiriena eta Jone Larrinaga

Abestia Arrasateko shot! estudioan grabatua eta nahastua izan da 2017 urtarrilan. Iñaki Bengoaren eskutik.

Masterizazioa Azkarateko Mamia estudioan egin du Jonan Ordorikak.

Bideoklipa 2017ko otsailean grabatua izan da Mungiako Larramendi Ikastolan, bertoko ikasleak ere protagonistak izan direla.

Zuzendaria, Karlos Trijueke izan da (TAOM).