Egin txotx ibilaldiaren alde Jataben!!

Txoooootx!!!

Martxoaren 18an ekitaldi berezia antolatu berri dugu Jataben! Han egoteko aukera galduko ote duzu??
Sagardotegia Jatabera eramango dugu. Herri bazkaria antolatu dugu eta ondoren jai giro alaia espero dugu. Hartu ezazu parte!

Bertsolariak eta Taberna Ibiltaria ere gonbidatu ditugu. Beñat Ugartetxea eta Mikel Goiriena han izango dira. Gainera, umeentzako aktibitateak ere prestatu ditugu.

Sarrerak Mungiako Jai Alai, Aterpe eta Ikusi Tabernetan eta Jatabeko Udala eta Mailuki Tabernan dauzkazue salgai.

Han ikusiko gara!
Bazkari herrikoia indabez osatuta egongo da.