Ibilaldia eraso sexista bako jaia baietz! Eragile moreak martxan!

Euskal Herrian, jai parekideen errealitatea amets bat baino ez da oraindik. Gezurretan ibiliko ginateke gure Ibilaldia parekidea izango dela esango bagenu. Durangoko Kurutziaga eta Ibaizabal Ikastolek 2016ko Ibilaldian alor honetan egindako lana aintzat hartuz eta horri jarraipena emanez, aurtengo Ibilaldia 2017 morez tindatuko dugu!

Alde batetik, eraso sexistak egonez gero, Ibilaldi egunean lan egingo dutenen eskura egongo da aurrez formazio batean aurkeztuko den PROTOKOLOA.

Bestetik, Ibilaldi egunean ERAGILE MOREAK burubelarri eraso sexistak prebenitzeko zaintza lanetan arituko gara. Gazte, heldu edo zahar, bertakoa betidanik, herrira etorri barri edota alboko herrikoa; gizonezko zein andrazko ... denak dira ongietorriak peto moreak janztera. Eragile Moreak bi modutara ager daitezke. Bat, egun guztian zehar, gune guztietan egongo diren txandetan zaintza eginez: hauen inplikazioak gainontzeko eragile moreenak baino handiagoa behar du izan; begirada zorroztuta eta belarriak erne izatea da gure proposamena eta eraso posibleen aurrean esku hartuko dutenak dira. Eta bi, Ibilaldian beste txanda bat egiten ari direla edo egiten dutena eginda (bokata jaten, kontzertua entzuten, puzgarrietan umeak zaintzen edo ibilbidetik zehar daudela ere) paisaia morez (erasoen aurkako jarreraz) koloreztatuko dutenak.

IBILALDIA 2017AN ERE MOREAK ALKARREGAZ!!!